Homo homini lupus

2011-01-12

Gizarte hezitzailea informazioaren gizartean

"Gizarte hezitzailea informazioaren gizartean" irakurri ondoren, hemen usten dizuet nire Hausnarketa. Word-en egin ostean, nire google kontuarekin Docs-en sartu naiz eta dokumentua igo dut. Oso erraza da eta gomendatzen dizuet , programa erabiltzea.
Hurrengo bat arte!!!!

Tutoriala: Nola igo bideo bat blogera?

Kaixo!
Azkenean lortu dugu! Hainbat saiakera, akats eta arazoen ondoren tutoriala hemen ipini ahal izango dut!
Bideo bat blogean jartzen ez badakizu, hau da zure tutoriala.
Garazi Rodriguez eta biok egindako lan bat izan da eta espero dugu zuen gustukoa izatea. Azkenik esatea, sentitzen dugula akustikagatik, nahiz eta saiatu, ohiartzun efektu hori geratzen da, ziur aski erabilitako mikrofonoagatik. Besterik gabe hurrengora arte!!!

2011-01-08

Burka: Ohialezko espetxea

Klaseko blogak begiratzen nengoela , Burka: ohialezko espetxea blog-a topatu dut. Bertan kritika egiten dio, burkari.
 Bereziki, atentzioa deitu dit sarrera batean dagoen Scribd bat. Agertzen diren informazioa eta irudiak oso gogorrak dira. Nahiz eta egia ez dirudien XXI. mendean horrelako egoerak bizitzen dituzten emakumeak daude, zoritxarrez gure gobernuek, begiak ixten dituzte, arazorik egongo ez balego.

Orain dela urte batzuk, "Gerrateko ogia" liburua irakaurri nuen Deborah Ellis idatzitakoa.


  

Gomendatzeko liburu bat da.
 Anima zaitezte eta irakurri!

2011-01-07

Herrialde Saharraren historioa

Sarrera honetan  agertzen da AED Sahararra bloga. Bertan aipatzen da Saharar herriaren historia. Nire ustez oso garrantzitsua da, gauzak ondo jakitea, informatua  egotea, ideia ezberdinak izateko eta gure iritzia eraikitzeko. Askotan  aurreiritzietan jauzten garelako eta zentzugabeko gauzak kaleratzen ditugulako.
Azkenik aipatzea, blog interesgarri bat dela eta bertatik pasatzea gomendatzen dizuedala. Erdaraz esaten den moduan "el saber no ocupa lugar", beraz ez izan alferra , gauza berriak  ikusi.


2011-01-06

Los edukadores





Gaurko sarreran, podcast-a erabili dut, "los edukadores" filmean agertzen den elkarrizketa bat aurkezteko.Ikaragarria izaten da nola gizakiok gure pasibotasunean murgiltzen garen, erresagoak eta lasaiagoak diren gauzetan jarduteko. XXI. mendeko eliza, dugu telebista, txotxongiloak bihurtzen gaituenak. Bertan Belen Esteban eta halako pertsonaiak, egunero milaka pertsonen neuronak hiltzen dituzte. Ikuspegi sexista eta kulturagabe bat bultzatuz. Adibide argi bat dugu bideo hau. Bertan Belen Estebanen bere ezjakintasuna aurkezten du arazorik gabe, eta berdin zaio txarto edo ondo dagoen. Bukatzeko, bakarrik daukat esateko halako jarrera pasiboa izatea ezjakintasunaren aurrean, penagarri eta lotsagarria dela.

2011-01-05

Iragarki matxistak

Orduro ikusi daitezkeen iragarki sexisten adibide batzuk behean utzi dizkizuet. Gezurra dirudien arren, halakoak jasotzen ditugu gure komunikabideetan.
Ikusi eta epaitu.

Webquest

Intereseko webquest bat topatzea asko kostatu zait eta batez ere euskaraz izatea. Azkenean intereseko webquest bat topatu dut emakumeei buruz. Emakumeak: Aniztasuna eraikitzen izan da nire aukera. Zoritxarrez ez dago euskaraz, hala ere oso interesgarria dela deritzot.
Bukatzeko hemen usten dizuet orrialdeko irudia.

Multimedia

Pasa den hilean, klaseko lan modura egin behar izan genuen, multimedia bat.
Gai ezberdinei buruz eztabaidatu ondoren haur soldaduei buruz egitea erabaki genuen, askotan gure errealitateko arazoetaz kezkaturik gaudenez ez ditugulako begiak irekitzen beste errealitate batzuetara. Gure helburua eta nahia itsu daudenei begiak irekitzea da.

Besterik gabe, ordu eta arazo askoren ostean hau da gure lana, espero dut zuen gustukoa izatea.
Egileak: Iraide Ahedo, Ziortza Fernadez, Garazi Rodriguez, Asier Ordorika eta Itziar Villan.


2011-01-03

BELDUR BARIK. Indarkeri sexistaren aurkako gida.

Ba al dakite gazte guztiok nolakoa den eraso sexita bat?
Halakorik jasotzen badugu nora jo dezakegu?
Naskaturik zaude egungo egoera matxistarekin eta ez dakizu nola aurre egin?
Hurrengo gidak galdera horiei eta gehiagori erantzuten die.
Danok kontzientziatuz gero, erasoak ekiditzen jakingo dugu, eta kasua baldin bada salatzen. Horrela gure gizartean eraso sexisten murrizketara helduko gara.
Oso interesgarria da gida, eta errasa irakurtzeko. Ez izan alferra eta segi irakurtzeari. 
Lotu gaitezen berdintasunaren borrokari!!!

* EUSKARAZKO ARGITALPENA, GAZTELERAZKOAREN OSTEAN DATOR.


Gazteentzako Gida. PDF

Scribd webgunetik ateratako argitalpena.

Maravillas 1922-1936


Hemen usten dizuet istoria unkigarri batekin, munduan orduro gertatzen  direnen adibide bat.
Besterik gabe, Maravillas:

Maravillas Lamberto Yoldi (Larraga, 1922 - Larraga, 1936ko abuztuaren 15a) Espainiako Gerra Zibilean eraildako gazte larragatarra izan zen. Haren aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zen. Guardia Zibila Vicenteren bila etxean azaldu zenean alabak aitarekin joan nahi izan zuen. Udaletxean aita gartzelaratu zuten. Bitartean Maravillas Lamberto behin eta berriz bortxatu zutenean bere aitarekin batera hil egin zuten. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten.

Fermin Valencia bakarlari nafarrak kanta bat konposatu zuen Maravillasen oroigarri eta Gerra Zibileko fusilatuen omenez egindako ekitaldietan kantatu ohi da.




2009 urtean Berri Txarrak taldeak kanta bat eskaini zion Payola diskoan, "Maravillas" izenarekin




Informazioa Wikipediatik hartuta.

2010-12-02

Sikariatoa

 Egun Hego Amerikan dagoen arazo indartsua dugu sikariatoa. Gero eta goizago hasten dira haurrak jendea hiltzen diru gutxi baten truke. Mafiak eta drogak dute arazoa. Kolombiaren kasuan, haur gehienek "Sin tetas no hay paraiso"  telesaila ikusten hazi  dira, honez geroztik denek dituzte telesaileko aktoreak eredu.

Hurrengo taulak adierazten ditu zenbat haur sikario dauden Hego Amerikako herrialde batzuetan:

Kolonbian40.000
Mexikon30.000
Argentinan15.000

2010-12-01

"Vidas invisibles"

Hemen usten dizuet haurren esplotazioari buruzko aldizkari bat.
Bertan informazio interesgarria aurki dezakegu, munduko haurrek jasotzen duten esplotazioari buruz gehiago jakiteko.




2010-11-18

Internet: Koperazio herraminta

Gaur egun, internet kooperazio erraminta ahaltsua bilakatu da. Gizarteak interneteko etengabeko komunikazioari esker, eralda daiteke. Beste komunikabideekin lortzen ez duguna, eskaintzen digu internet, hau da, telebista eta irratiko izaki pasiboak izatetik , izaki aktiboak izatera pasatzen gara.

Hurrengo irudia, Manuel Castells soziologoari egindako elkarrizketaren mapa kontzeptuala da, Garazi Rodriguez eta biok egina.



Hiyab


Hona hemen Xavi Salak egindako kortoa 2006 urtean.
Korto honen protagonista Fatima dugu, Espainian bizi den neska musulmandarra.
Fatimak eskolara doanean ikusten duen arazoa irudikatzen da. Hiyab kendu behar duela bere borondatearen kontra.
Ikastetxeko irakasleak,konbentzitzen saiatzen da, horretarako konparaketak egiten ditu, mehatxatu egiten du...
Irakaslearen esanez, ikastetxean ez dute inor diskriminatzen...hala ere zer egiten ari da Fatimarekin?
Irakasleak bere helburua lortzen duenean, neska klasera sartzen da, eta hara hor klaseko panorama, jendea zapiekin buruan, txanoak… Ikasle bakoitza desberdina da.Non ote dago irakasleak aipatutako "hemen danok berdinak gara"?


Zergatik gaude hain harro gure gizartea liberala dela, beste kulturak ez dutena errespetatzen, errespetatzen duela esanez? Gero, ez badugu betetzen?


Nahiz eta saiatu denok berdinak garela esaten, denok ez gara berdinak izaera, sentimendu eta pentsatzeko era ezberdinak bait ditugu.
Horregatik, ezin dugu inor behartu gustuko ez duen gauza bat egitera, baliabideak eskaini eta pertsona horrek ideiekin bat egiten badu, bere kabuz aldatzen saiatuko da.
Honek guztiak ez du esan nahi Hhiyabaren alde nagoenik. Nire ustez gai honen inguruan dauden aurreiritzi guzti hauek ekiditen saiatu behar gara, azken finean pertsonak garelako eta sentimenduak ditugulako.

2010-11-07

"Neska gazteek erraz ulertzen dute ablazioa menpekotasuna dela"

Hona hemen Arantxa Iraolak 2007ko Martxoan idatzitako berria Mugak aldizlarian. Berrian ikusi daiteke nolakoa den emakueen egoera afrikako herrialde batzuetan.


"Menpeko izatea beste esperantzarik gabe sortzen dira milioika emakume Afrikan: pobreziaren esklabo, senar eta bikotekideen neskame, gizarteko arauen mirabe. Ondo ezagutzen ditu Genevako IAC Erakunde Interafrikarreko zuzendari Berhane Ras Work – ek (1947, Gonder, Etiopia). Aste honetan Donostian izan da, Haurralde Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatutako Afrikar Emakume eta Neskatilei eragiten dizkieten Praktika Tradizional Kaltegarriei Buruzko Mintegian parte hartzeko. Genitalen mutilazioa izan du hizpide, emakume eta neskatilen kontra egiten diren beste hamaika jarduera lazgarrirekin batera.

Genitalen mutilazioa Afrikako herrialde askotan egiten zaie emakumeei. Tradizioan oinarritzen dira, edo erlijioan?

Tradizioa da ablazioaren ardatza, baina, ezin uka, tradizioa osatzeko orduan garrantzi handia izaten du erlijioak. Biak nahastu egiten dira. Oro har, buruzagi erlijiosoek diote emakumeei genitalak erauztearen kontra daudela, baina, hala ere, erlijioa askotan mozorrotu egiten da, eta tradizioarekin bat egiten du horrelako jarduerei sostengua emateko.

Zein adinetan egiten zaie neskatoei?

Afrikan denera 28 herrialdetan egiten da genitalen erauzketa, neurri batean edo bestean. Batzuetan, ia neskato guztiei egiten zaie; beste batzuetan, gutxiri. Leku batzuetan, jaio eta segituan egiten zaie umetxoei, jaio berritan, zazpi egun baino ez dituztela… Beste batzuetan, berriz, 16 – 17 urte bete arte ez zaie egiten. Leku horietan, genitalen erauzketa helduaroan sartzeko modu bat izaten da neskatoentzat.

Mutilazio horien ondoriorik larrienak zein dira?

Heriotza bera, hori da nagusia. Eta sufrimendua, sufrimendu handia dakar.

Horrelako jardueren kontra ari zaretenok nola egiten duzue jendearengana heltzeko?

Lehenik eta behin, argi utzi behar da tradizioa ez dela estatikoa: aldatu egiten da. Kasu honetan, gizarte mailako jarrera hori aldatzeko hainbat estrategia erabili behar izaten ditugu; norekin mintzatzen ari garen, halako argudioak erabiltzen ditugu. Sudanen, esaterako, musulmanak dira gehienak, eta erlijioak garrantzi handia du. Horregatik, osasunaren ikuspegitik aurkezten diegu hango herritarrei auzia. Emakumeei mintzatzen gatzaizkie, eta gizonei ere bai: «Ez al duzu ikusten mutilazioaren ondorioz zure emaztea sarri minez egoten dela? Erditzean gaixotu egiten da, sexu harremanak izateko garaian ere oinazea izaten du… Zure alabarentzat ere hori nahi duzu?». Afrika mendebaldean, berriz, batez ere gazteentzako mezuak plazaratzen ditugu. Herrialde horietan nerabe direla egiten zaie genitalen erauzketa neskatoei, eta beraiek zuzenean ohartarazten ditugu auziaren gainean. «Ona izango al da hori zuentzat?», galdetzen diegu. «Garbiagoak izango al zarete mutilatuta? Politagoak?».

Ez da erraza izango. Mezu horiei muzin egiten dien jendea erruz aurkituko duzue, ezta?

Halaxe da. Auzi hauei buruz mintzatzen hastean, lehen erreakzioa mutilazioen ukazioa izaten da; jendeak ez du ezertxo ere onartzen, dena ukatzen du…

Tabua da genitalen erauzketaren auzia, beraz?

Bai, halaxe izan da urte askotan. Gakoa, hein handi batean, komunitate bakoitzean jarduera horien kontrako mezua helaraziko duten bitartekari egokiak aurkitzea izaten da; guri akaso ez digute jaramonik egingo, baina beren komunitatean errespetatzen duten ordezkari bati, bai. Prozesu hauetan, oro har, ezinbestekoa da pazientzia handiz jokatzea; ez da konfrontazioa bultzatu behar, jendea poliki – poliki aldaketara bultzatzea baizik.

Emakumearen menpekotasun egoera dago, argi eta garbi, jarduera horien atzean. Horrelako mezuak zail ulertu eta onartuko dira, ordea, oso gizarte tradizionaletan. Nola azaldu?

Herrixka batean bizi den emakume eskolatu gabeari ez diozu, bada, esango zapalduta bizi dela! Osasunari buruz hitz egiten diegu, eta alde horretatik mutilazioak dituen arriskuei buruz. Eskolatutako neska gazteen artean mintzatzen garenean, ordea, erraz ulertzen dute ablazioa gizonarekiko menpekotasuna dela.

Afrikako gobernuen sostengua sentitzen duzue zuen borrokan? Behar adinako kontzientzia badute?
Bai, badugu haien sostengua; ez da behar adinakoa, baina badugu. Alor teorikoan ondo moldatzen dira, mintegietan parte hartzen dute, eta deklarazioak izenpetzen dituzte… Ekiteko orduan, ordea, askoz ere makalago aritzen dira. Badira salbuespenak; Burkina Fason, esaterako, neurri eraginkorrak hartu dituzte, baina beste gobernu asko behar baino txepelago ari dira.

Genitalen erauzketaz gain, beste hamaika jarduera ere ohiko dira Afrikan emakumeen duintasunaren kontra…

Horrenbeste dira! Neska kozkor asko, esaterako, oso umetan ezkontzera derrigortuta aurkitzen dira, eta bahiketak ere ohikoak izaten dira zenbait herrialdetan. Emakume alargun askok ere une zailak pasatzen dituzte; senarra hil ostean, haren heriotza leporatzen diote ingurukoek, errudun bihurtzen dituzte… Bada beste jarduera bat ere Kamerunen, beldurgarria: neskatoei bularrak zanpa – zanpa egiten dizkiete ez hazteko eta, modu horretan, mutilentzat erakargarri ez izateko.

Heziketa giltzarri da horrelakoen kontra, ezta?

Emakumeen heziketa, lehenik eta behin. Emakumeek beren gorputza ezagutzea ezinbestekoa da; nolakoa den, nola aldatzen den, klitoria zertarako den… Emakume askok ez dakite. Garrantzitsua da, jakina, gizonezkoak ere gai honen inguruan heztea, emakumeen osasunaren alde egitera bultzatzea.

Nazioarteko elkartasuna ere garrantzitsua izango da horrelako auzi bati aurre egiteko…

Oso garrantzitsua. Kasu honetan Afrikako emakumeei buruz ari gara, baina munduko beste leku askotako emakumeei buruz ere ari gintezke. Beharrezkoa da horretarako foro egokiak zabaltzea. Eta bidean hedabideek ere oso egiteko garrantzitsua dute."

2010-10-07

Gizakiak gizakia hil du

Zea Maysek kritika egiten dio gizakion jarrerei “Gizakiak gizakia hil du” abestian.
Askatasunaren bidean barrena


                                    



Google irudien bilatzailetik hartutako argazkia

Ikustezinak

Askotan ez al gara kezkatu zentzu gabeko arazoengatik?
Kontziente izan behar gara, munduan zehar arazo latzagoak dituen jendea badagoela. Hala ere guri horrek ez zaigu axola, guk kotxe berri, telefono berri,edo gure antojuak ditugun bitartean. Horregatik trailer hau, gure gizartearentzat ikustezinak direnak badaudelako.


Javier Bardemen filma bat